Andre Maria Birjinaren bihotz guztiz garbi

Andre Maria Birjinaren bihotz guztiz garbia
Andre Maria Birjinaren bihotzaren irudikapena
MotaKatolikoa
Data
DataJesusen bihotz guztiz santuren ondorengo larunbata

Andre Maria Birjinaren bihotz guztiz garbia[1] eraspen katoliko bat da, Andre Maria zorionekoaren barne bizitzari- bere gozamen eta tristurak, bere bertuteak eta bere perfekzioa, eta, batez ere, Jainko Aitarenganako bere maitasun sortze garbia eta Jesusenganako eta gizakienganako bere ama-maitasuna- erreferentzia egiteko erabiltzen dutena.[2] Mariaren bihotza Biblian aipatu zuten (Lk 2:51, adibidez).

Erazpen hau III. mendean San Gregorio Taumaturgok, V. mendean Teodoto Anzirakoak eta XII. mendean Ruperto Deutz teologo beneditarrak aipatu zuten.[3]

XVII. mendean, San Joan Eudes apaiz frantsesak Mariaren Bihotzari buruzko lehen lanak idatzi zituen eta mendearen erdialdean, Jesusen eta Mariaren kongregazioa sortu zuen. 1859an Antoni Maria Claret kataluniarrak Mariaren Bihotz Garbiaren seme misiolariak eta 1862an Theophiel Verbist flandestarrak Mariaren Bihotz Garbiaren kontzepzionistak sortu zituzten.

  1. Euskalterm: [Hiztegi Terminologikoa] [2003]
  2. (Ingelesez) Bainvel, Jean. (1910). Devotion to the Immaculate Heart of Mary. in: The Catholic Encyclopedia. 7 New York: Robert Appleton Company.
  3. (Gaztelaniaz) Rahner, Hugo. (2002). María y la Iglesia. Madril: Ediciones Cristianas, 138 or. ISBN 84-7057-463-9..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne